Alan R. King's
website · tzawalamat · webgunea
English
Español
Euskaraz
Basque work
Nawat work
ARK Language Services

 

English Español Euskaraz

Kaixo, Alan R. King naiz. 

Nongoa naizen
Inglaterrako ipar-mendebaldean jaioa naiz, kostako herri batean, Lancashire izeneko kondaduan. Nire gurasoak Londresen jaio ziren eta aiton-amonak, berriz, Ekialdeko Europako etorkin juduak ziren. Hamaihiru urte bete arte Inglaterran hazi nintzen eta gero Kalifornian, eta ondoren Europara itzuli nintzen. Hogeita bost urte nituelarik Euskal Herrira etorri nintzen bizitzera, eta geroztik bertan bizi izan naiz, Gipuzkoan, nahiz eta aldi batzuk kanpoan igaro, hala nola Inglaterran (berriz), Katalunian, Galesen eta El Salvadorren (Ertamerikan alegia). Ama eta anaia Hawaiin ditut eta han ere pasatzen ditut alditxoak noizbehinka.

Zer egiten dudan
Hizkuntzak ditut zaletasun nagusia. Hizkuntzak ikastea atsegin dut, eta jakin 
badakizkit haietako zenbait, baina ez zait gustatzen zerrendarik ematea. Hizkuntzei lotutako hainbat arlo interesatzen zaizkit, hala nola hizkuntzalaritza (nola "funtzionatzen" duten aztertzea, alegia), gramatika (haien deskribapena jorratzea) eta hizkuntzalaritza aplikatua delakoa (hizkuntzak nola irakats). Aipatu alorretan lan ezberdinei ekin diet: gehiegi llabur-llabur esateko hemen. Modu berezian atentzioa deitzen didate euskara bezalako hizkuntza "txiki" edo minorizatu direlakoek, eta ondorioz, hizkuntzen berreskurapenaren arloak baita ere. Baina salbuespenak salbuespen (Euskal Herriaren kasuan, adibidez!), nekez ordaintzen zaio inori halako gauzetan ibiltzeagatik, eta mundu akademikoan postu erosorik ere ez dut; hori dela eta, beste askok bezala, bestelako ogibideren bat bilatu beharrean egon naiz. Hainbat gauzatan aritu ondoren, azken urteotan itzultzaile autonomo gisa dihardut. Behar izanez gero zenbait hizkuntza desberdinetan lan egin dezaket baina nagusiki euskaratik ingelesera itzuli ohi dut batez ere. 
Hemen irakur dezakezu nire itzulpen zerbitzuaz.

Euskara
Hogeita hamar urte baino gehiago daramatzat Euskal Herrian bizi eta lanean. Ia beti hizkuntzen inguruko arlorren batean ibili naiz batetik bestera, eta gehien batean euskararen inguruan ere. Beraz, zentzu zabalean hartuta, 
urte guzti hauetan zehar euskararen berreskurapen prozesuan nolabait parte hartzen ari izan naizela esan daiteke (eta harro esaten dut!). Baina egia izan arren era apal eta xume batean euskarari laguntzen ahalegindu naizela neure bizitzan, ez nuke gutxiago azpimarratuko euskalgile eta euskaldunekin izan ditudan harreman luzeak neuri opatu dizkidan ikasgai oparoen jasotzaile izan naizela ni. Saiatu naiz beraien eta neronen esperientzietatik probetxua ateratzen eta herri baten ezagupen eta jakindurien onura besteen artean banatzen, mundua hobetzeko itxaropenez. Neure bizitzan misio hori kunplituz gero, pozik nagoke... Hemen irakur dezakezu euskararen inguruan egin ditudan lanez.

Nawatera
2002 urtetik 2005eko hasierara arte, El Salvadorren egon nintzen bizitzen. Hango jatorrizko hizkuntza guztiak honez gero desagertu egin dira, bere jatorrizko sustraiak ezertarako baloratzen ez duen eta bertako herriak behin eta berriro zapaltzen eta akabatzen aritu den gizarte baten axolagabekeriak hara bultzatuta. Salbuespen batekin: Nawat hizkuntzaren hiztun adintsu batzuk oraindik gelditzen baitira (
hemen irakur dezakezu zertxobait nawaterari buruz, ingelesez). Han nengoela, gogor lan egin nuen nawateraren alde, eta Europara itzulitakoan aurrera jarraitu dut, urrutitik jardunez ahal izan den neurrian, nawateraren berreskurapen mugimendua laguntzen eta bultzatzen. Eta esan behar da, hutsetik abiatu ondoren, mugimendu honek azken urteotan lortu duen aurrerapena ez dela hain makala izan. Beraz, webgune honen atalik handiena herri-mugimendu gazte honek beharrezkoak dituen eta berarentzat egin diren hainbat baliabide aurkezteari eta eskuragarri egiteari emana dago. Ongi etorriak zarete denok hortik bueltatxo bat eman nahi baduzue: horra sartzeko, klik egin goiko barrako Nawat Resources estekan, edo bestela hemen. Bestalde, hemen irakur dezakezu nawataren inguruan egin ditudan lanez.

Ikasketak
Nik neuk uste dut neure burua justifikatzeko edo gaitasunak ziurtatzeko lekukorik onena, zenbait hamarkadatan zehar burutu ditudan lanek ezer baino gehiago balio dutela. Baina batzuetan neure ikasketa formalez 
galdetzen didatenez, hona hemen hitz pare bat. Hizkuntzalaritzaren doktoradutza daukat, Londresko Unibertsitatetik, 80 hamarkadaren azken aldian idatzitako euskarari buruzko tesi batengatik. Hori baino lehen, 70 hamarkadaren hasieran, ikasketak egin nituen University of California delakoan (Santa Barbaran eta Berkeley-n), hizkuntzalaritza ikasiz baita ere. Baina berriro diot: dakidan gehiena ez nuen unibertsitateetan ikasi edo ez han bakarrik, eta egia esateko, ez naiz ohiko sistema akademikoaren biziki zalea (eta egia osoa esan behar bada, berak ere bere aldetik niganako maitasun handiegirik ez du agertu).

Orrialde honen hasierara

Nire lanak euskararen inguruan

Nire lanak nawateraren inguruan

Hizkuntza zerbitzuak

Lee esto en español

Read in English

Hasiera
Bestelako eginak
Hizkuntzen irakaskuntzaren edota itzulpengintzaren arloetako zenbait erakunderen diplomak eta ziurtagiriak badauzkat. Lanei dagokienez, Europako Kontseiluaren, Eusko Jaurlaritzaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Ikastolen Federazioaren, El Salvadorko unibertsitate pribatu baten eta beste zenbait erakunderen proiektuetan, beti ere hizkuntza kontuetakoak izan direlarik, parte hartu eta erantzukizunezko zereginak burutu ditut. Biltzar eta mintegi akademiko ezberdinetan hartu dut parte eta txostenak aurkeztu ditut. Zenbait liburu eta artikulu argitaratu zaizkit. Euskaltzain urgazlea naiz.

Home page   |  Nawat Resources   |  Timumachtikan!   |  Mukaki!   |  Léxico