Alan R. King's
website · tzawalamat · webgunea
English
Español
Euskaraz
Basque work
Euskararen inguruan
Nawat work
ARK Language Services

 

English Español Euskaraz


Hona hemen, gutxigorabehera, euskararen inguruan urteetan zehar egin ditudan zenbait gauzaren zerrenda:

  • 70 hamarkadan hasi nintzen euskara ikasten, Euskal Herrira bizitzera etorri nintzen garaiaren inguruan hain zuzen.
  • Aldi batez UZEIn lan egin nuen, euskarazko hiztegi tekniko eleanitzen ikoizpenean lagunduz.
  • Neure lehen urteetan Euskal Herrian, euskara ikasteko liburu bat egin nuen, ingelesez, azkenean The Basque Language: A Practical Introduction bezala argitaratuko zena, University of Nevada Press delakoaren eskutik.
  • Euskal sintaxiaren inguruko lan bat idatzi nuen, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza batekin, Euskal Sintaxia: Arazo Nagusiak izenpean.
  • 80 hamarkadaren hasieran, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, euskara batuari burtuzko txosten bat idatzi nuen.
  • 80 hamarkadaren hasieran, Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeko kide egin ninduten. Garai hartan, hain zuzen, lanari ekin zion batzordeak azken hogeita hamar urte honetan zehar idatzi eta arestian bukatu duen zazpi liburukiko euskal gramatika handia prestatzen (Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, 1982-2011)
  • Hasieran ingelesa helduei irakatsiz lan egin ondoren, geroago euskaldunei euskal morfosintaxia eta dialektologia irakastea egokitu zitzaidan garai batez.
  • Ikasle estabatuarrei euskara irakatsi nien, hango zenbait unibertsitatek antolatutako programa baten barruan.
  • Azterketa Komunikatiboa izeneko ikastaro-zati bat eman nuen, euskara irakasleentzako diplomatura programa baten barruan, Euskal Herriko Unibertsitatean.
  • Europako Kontseiluaren "Hizkuntza Modernoak" zelako programa baten markoaren barruan, Atalase Maila izeneko euskararen ikas-helburua burutu nuen, lan-talde baten laguntzaz. Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzaren eta Europa Kontseiluaren babespean burutu zen.
  • Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren batzorde batekin lan egin nuen, aholkulari gisa, Hizkuntza Helburuak: A Eredua izeneko lana burutzean. Txosten honek ikas-helburu komunikatiboetan oinarritutako gutxieneko euskara maila zehazten du gaztelaniazko eskola-ereduko ikasleentzat.
  • IVAP delakoaren lantalde batean parte hartu nuen aholkulari bezala, funtzionari publikoentzako euskararen hizkuntza perfilen ezaugarriak zehazteko asmoz.
  • Doktoradutza burutu nuen Hizkuntzalaritzan Londresko Unibertsitatean, tesi honekinCommunicative Grammar of the Basque Verb (Selected Aspects).
  • Begotxu Olaizolarekin batera, euskara ikasteko beste liburu bat (ingelesez) idatzi nuen, Routledge-ren sail ezagunarekin argitaratu dena: Colloquial Basque.
  • Ikastolen Giza Zientziak testuliburu sail bat euskaratik ingelesera itzuli nuen Ikastolen Federazioarentzat.
  • Zenbait urtetan, itzultzaile profesional bezala aritu naiz lanean, bereziki euskaratik ingelesera itzuliz. Itzultzen ditudan dokumentuetako askok nolabaiteko zerikusia dute euskara, euskararen berreskurapen, hizkuntzalaritza, soziolinguistika, hizkuntzen irakaskuntza edota euskal informazioaren teknologiarekin. Gehiago jakiteko, ikusi Hizkuntza Zerbitzuei buruzko orrialdea.

Home page   |  Nawat Resources   |  Facebook   |  Timumachtikan!   |  Mukaki!   |  Léxico